XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakatsi zioten lana, othoitza, sakrifizioa, bekatorosen kombertitzea gatik.

Horiek oro Ama Birjinaren bihotz garbiak behar zituen agertu bere mezuan.

- Egin zuten misteriozko komunionea, karitatea emendatzea gatik.

Ogi saindua hartu zuen Luzik, arimaren hazkurria, lur huntan egon beharra zelakotz urthe luzeak.

Frantchuak eta Jazintak hartu zuten Odol sakratua, amodioz hil behar zirelakotz gazterik.

Aingeruak galdatuak egin zituztena haurrek?.

Beren ganik ez dugu deus jakin, bainan, iduriz, ordutik hasi ziren sakrifizio egiten, bertutearen pratikatzen.

Ama Birjinak erranen egiterat hain suhar ziren agertu, nun erran beitezakegu, leialtasun bera agertu dutela aingeruaren alderat.

Sakrifizioaren balioa komprenitua zuten aingeruaren ganik, eta osoki onhartu dute Ama Birjinaren ahotik.

Aingeruaren agertzetarik landa, hiru haurrak bardin gelditu ziren, nehork etzuen erranen zerbeit gerthatu zela.

Beren lanerat bazoazin bethi bezala; elgarrekin zituzten ibiltzen beren solasak eta aiphatzen zerutikako segeretu handiak.

Etchekoak berak etziren deuseri ohartu.

Luzik erranik hau ere jakin dugu: aingerua aldean zutelarik, gelditzen ziren, nahia galdua bezala; nahia altchatua zuten eta azkartua aingeruaren keinu guzien egiterat.